Agurtzane Aretxaga
Nutricionista y PNI, especialista en el sistema digestivo
"Trabajo desde la Psiconeuroinmunología para identificar la raíz de los desequilibrios y diseñar un abordaje personalizado que favorezca una recuperación real y sostenible."
PNI (Psikoneuroimmunologia)
Psikoneuroimmunologia (PNI) gorputzeko sistema desberdinen arteko elkarreragina aztertzen duen diziplina da: nerbio-sistema, immunitate-sistema, sistema endokrinoa eta digestio-sistema.
Osasunaren ikuspegi integratzailetik abiatzen da, ulertuz sintomak ez direla modu isolatuan agertzen, baizik eta sistema horien arteko desorekaren ondorio direla.
PNIren helburua arazoaren jatorria identifikatzea da, sintoma bakarrik tratatu ordez, erroa lantzeko.
Nola egiten dugu lan PNIren ikuspegitik?
Ikuspegia globala eta pertsonalizatua da. Osasunean eragina duten oinarrizko zutabeak lantzen dira:
- Elikadura.
- Atsedena.
- Estresaren kudeaketa.
- Ariketa fisikoa.
- Hantura.
- Egoera emozionala.
- Mikrobiota.
Plan bakoitza pertsonara egokitzen da, bere historia klinikoa, ohiturak eta testuingurua kontuan hartuta.
Zein kasutan lagun zaitzake PNIak?
PNIa lagungarria izan daiteke honako egoeretan:
Digestio arazoak
Gastritisa, Helicobacter pylori, SIBO, gibeleko alterazioak eta beste digestio-nahasmendu funtzional batzuk.
Sindrome metabolikoa
Diabetesa, hipertentsioa eta metabolismoarekin lotutako alterazioak.
Desoreka hormonalak
Tiroide-arazoak, obulutegi polikistikoaren sindromea (SOP), endometriosia, hilekoaren aurreko sindromea, amenorrea, eta abar.
Inmunitate-sistemaren alterazioak
Gaixotasun autoimmuneak, alergiak, Hashimotoren tiroiditisa.
PNIa fisioterapian integratzeak min eta hantura prozesu askoren jatorria hobeto ulertzeko aukera ematen du, tratamendu fisikoaren emaitzak optimizatuz eta susperraldi osoago eta iraunkorragoa sustatuz.
Pide cita
¡Cuidar de tu salud en Felsine es fácil!
Si quieres pedir cita previa, tienes varias opciones:
- 943 53 44 53
- 688 860 965
- O rellenando nuestro formulario: