Felsinee
FELSINEE
10 pertsonako lan talde profesionala eta kualifikatua dugu, eta etengabeko prestakuntza du. Modu integralean pertsonen osasuna hobetzen laguntzea helburu, pazientea bere osotasunean begiratuz.
ZERBITZUAK

OSTEOPATIA
Osteopatia gorputzaren eta psikearen batasunean oinarritzen den medikuntza osagarri bat da, baita giza gorputzaren sistemen arteko elkarreraginean eta kanpoaldearekin ere.
Zerbitzua ezagutu

TMPI (Orofaziala haur eta umeetan)
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Morbi rutrum odio est, ut sollicitudin dolor lacinia sit amet.
Zerbitzua ezagutu

AMATASUNERAKO ETA AITATASUNERAKO PRESTAKUNTZA OBSTETRIKO OROKORRA
Amatasunerako eta aitatasunerako prestatzearen helburu nagusia da, lehenik eta behin, bikotekideari edo ama ezkongabearen egoerari laguntzea organismoa orekatzen haurdunaldi baterako
Zerbitzua ezagutu

NEUROMIOSTATIKA BISZERALA, UROGINEKOLOGIKOA ETA DIGESTIBOA
Marcel Caufriez doktoreak sortutako biszera-neuromiostatika tratamendu klasikoen osagarri den erantzun berritzailea da, giza gorputzaren globaltasuna kontuan hartzen duena.
Zerbitzua ezagutu

metodo hipopresiboa
Gimnasia hau jarrera-ariketetan oinarritzen da. Definizio horrek bi zentzu ditu: batetik, jarrera jakin bat mantentzen da denbora jakin batean, eta, bestetik, jarrera oro har aldatzen du
Zerbitzua ezagutu

FISIOTERAPIA eta ERREHABILITAZIOA
Fisioterapia sendatzeko teknika bat da, elementu naturaletara eta/edo ekintza mekanikoetara jotzen duena, eta, beharrezkoa balitz, teknologiaren bidezko tratamenduarekin batera proposatutako helburua lortzeko.
Zerbitzua ezagutu

Dietetika, Elikadura eta Nutrizioa
Gure lana elikadura ohiturak hobetzen ikasteko prozesuan laguntzea da, horretarako elikadura plan pertsonalizatua prestatzen dizugu eta, bide hori errazagoa izan dadin, tresna desberdinak eskaintzen dizkizugu
Zerbitzua ezagutu

bioneuroemozioa
Ikuspegi holistiko eta integratu batekin aztertzen dugu nola zure pentsamenduek, sinesmenek eta emozioek zure ongizatean eragiten duten, nola kudeatzen dituzun zure bizitza eta arazoak gorputzaren, buruaren eta emozioen arteko harreman banaezinetik.
Zerbitzua ezagutu

biomagnetismoa
Pare biomagnetikoa terapia kaltegabea, garbia eta eraginkorra da. Zelula barneko pH-a orekatzean datza, mikroorganismo mota guztiak tratatzeko.
Zerbitzua ezagutu
Saioa etxabarri mujika
“Felsinee 2008ko urriaren 22an Bergaran ilusio eta maitasun handiarekin zabaldu nuen”.
Horren aurretik, Fisioterapia Bartzelonan ikasi nuen eta Euskal Herrian lan esperientzia batzuk eduki ondoren Italiara joan nintzen lanera. Bertan, Bolonian, nire aizpa modukoak diren bi ikaskide eta bizilagunekin gure lan esperientzia garrantzitsuena hasi genuen. Hirurok batera Boloniako “Terme Felsinee”-n lan egin genuen eta benetan esperientzia polita eta aberasgarria izan zen, profesionaltasunez betea, horregatik “Felsinee” izena. Bertan, TEKARTERAPIA izeneko terapia ikasi nuen, oraindik hemen ezagutzen ez zena. Beraz, hona bueltatzean terapia berri honekin hasi nintzen nere Felsinee osasun zentroan, erantzun bikainekin.
Zabaldu eta lan asko egitearekin bat, 6 urteko OSTEOPATIA ikasketak burutu nituen, horrela OSTEOPATA D.O. titulua lortuz, fisioterapia arloko beste hainbat espezialitate ikastearekin batera. Horien artean, Marcel Caufriez Belgak sortutako Metodo eta tekniken formakuntza guztia ikasi nuen. Orain bere irakasleen taldeko kidea naiz beste profesional batzuen irakasle: fisioterapeutak, matronak…
Felsineeren helburua pertsonei osasuna hobetzen laguntzea da, era holistiko batean. Pazientea bere osotasunean ikusiz; balorazio, tratamentu zein aholku guztiak pertsonalizatuak dira. Hasiera batean ni bakarrik hasi nintzen, beti beste profesional batzuekin elkar lanean. Horregatik, Felsineeko profesionalen lan taldea poliki poliki haunditzen joan da.
Gure filosofia taldeko lanean oinarritzen da, Felsineeko taldeko kideen elkar-lanean eta baita kanpoko beste profesional batzuekin kontaktuan lana eginez ere (traumatologoak, reumatologoak, ginekologoak, urologoak, optometristak, dentistak, podologoak, psikologoak, …).
AZKEN BERRIAK
Zuengatik, zuendako, eskerrik asko!
Felsinee osatzen dogun familiaren izenean
KOLABORAZIOAK





