Felsinee Osasuna

“Zaindu zure osasuna, esku onetan zaude”

"Zuengatik, zuendako, eskerrik asko!"

Saioa Etxabarri Mujika

"Felsinee 2008ko urriaren 22an Bergaran ilusio eta maitasun handiarekin zabaldu nuen."

Horren aurretik, Fisioterapia Bartzelonan ikasi nuen eta Euskal Herrian lan esperientzia batzuk eduki ondoren Italiara joan nintzen lanera. Bertan, Bolonian, nire aizpa modukoak diren bi ikaskide eta bizilagunekin gure lan esperientzia garrantzitsuena hasi genuen. Hirurok batera Boloniako “Terme Felsinee”-n lan egin genuen eta benetan esperientzia polita eta aberasgarria izan zen, profesionaltasunez betea, horregatik  “Felsinee” izena. Bertan, TEKARTERAPIA izeneko terapia ikasi nuen, oraindik hemen ezagutzen ez zena. Beraz, hona bueltatzean terapia berri honekin hasi nintzen nere Felsinee osasun zentroan, erantzun bikainekin.

Zabaldu eta lan asko egitearekin bat, 6 urteko OSTEOPATIA ikasketak burutu nituen, horrela OSTEOPATA D.O. titulua lortuz, fisioterapia arloko beste hainbat espezialitate ikastearekin batera. Horien artean, Marcel Caufriez Belgak sortutako Metodo eta tekniken formakuntza guztia ikasi nuen. Orain bere irakasleen taldeko kidea naiz beste profesional batzuen irakasle: fisioterapeutak, matronak…

Felsineeren helburua pertsonei osasuna hobetzen laguntzea da, era holistiko batean. Pazientea bere osotasunean ikusiz; balorazio, tratamentu zein aholku guztiak pertsonalizatuak dira. Hasiera batean ni bakarrik hasi nintzen, beti beste profesional batzuekin elkar lanean. Horregatik ,Felsineeko profesionalen lan taldea poliki poliki haunditzen joan da.

Gure Filosofia taldeko lanean oinarritzen da, Felsineeko taldeko kideen elkar-lanean eta baita kanpoko beste profesional batzuekin kontaktuan lana eginez ere (traumatologoak, reumatologoak, ginekologoak, urologoak, optometristak, dentistak, podologoak, psikologoak, …).

Albisteak

Goiena

Bergarako (Ibargarai kalea, 17) Felsinee fisioterapia zentroan ekin dira lanean, neurri zorrotzak hartuta. “Egoera zaila” izaten dabilela onartu arren Bedelkarren indarrarekin eta herritarrak kontzientziatuta aurrera egiteko itxaropentsu daude. 

https://goiena.eus/bergara/1589007785079-felsinee-fisioterapia-zentroa

“Bergaran Euskaraldia Eskura!”

Kolaborazioak