biodantza

BIODANTZA HAURDUNALDIAN ETA JAIOTZARAKO ONURAK

Gure gorputzak utzi arte praktikatu daiteke, baita erditu baino egun batzuk lehenago ere. Gure gorputzaz jabetzen laguntzen digu, gero erditzeko unean gaitasun hori izateko. Hori da nire erditzea nolakoa izatea nahi dudan erabakitzeko gakoetako bat: sentitzen dut, nahi dut, nire erara eskatzen dut. GURE GORPUTZAK BADAKI, GOGORATU BESTERIK EZ DU EGIN BEHAR.

Askatasunez eta zentzuz mugituz, geure barne-tresnak bilatuko ditugu, jaiotzean baliozkoak izango direnak. Gure alderik instintiboena berreskuratzea lantzen eta sustatzen da, erditzea ez baita borondatezko lana/lan kognitiboa, gure burmuinik primitiboenera konektatuta baitago (reptilianoa: gure gorputzaren funtzio fisiologikoak erregulatzen ditu, nahita kontrolatzen ez dierenak) eta instintuzko prozesu bat baita. Pelbisa askatuko dugu, eremu hori desblokeatuz, energia asko geldirik duen gorputzeko atala delako: frustrazioa, mina, blokeoak, ongizaterik eragin ez zuten sexu-esperientziak… Horrela, efectu positiboekin gorputza benetan askatzea lortzen dugu.