Gure lana elikadura ohiturak hobetzen ikasteko prozesuan laguntzea da, horretarako elikadura plan pertsonalizatua prestatzen dizugu eta, bide hori errazagoa izan dadin, tresna desberdinak eskaintzen dizkizugu.
Elikatzen ikasten laguntzeaz gain, motibazioa lantzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, bide honetan guztian irribarrea ez galtzeko, pozik egoteko, zu ondo sentitzeko eta, batez ere, nahi duzun hori lortzeko gai zarela jakiteko.
REAL FOOD filosofiari jarraitzen diogu, hau da, elikatzeko benetako elikagaiak soilik erabiltzea eta ez hauek ordezkatzeko produktuak.

Nahia Zeziaga

Betidanik garbi izan dut pertsonekin lan egin nahi nuela eta horregatik eta elikagaien mundua asko gustatzen zaidalako aukeratu nuen Giza Nutrizio eta Dietetikako gradua, jendeari elikadurarekin duen harremana hobetzen laguntzeko.

zERBITZUAK

Heziketa Nutrizionala

Ondo jaten ikasi nahi al duzu? Zure beharrizanak zeintzuk diren ezagutu eta elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den azalduko dizugu, baita ohitura osasuntsu horiek zure egunerokotasunean nola sartu ere.

Menu Pertsonalizatuak

Zer edo nor egokitu behar dugu? Menua pertsonari edo pertsona menuari? Zure gustu, nahi eta beharretara egokitutako menu osasuntsu eta gozoak prestatzen ditugu.

Elikadura Bizitzako Aro Desberdinetan

Haur bat espero duzu(e) eta etapa berri honetan bere eta zure/zuon osasuna zaindu nahi duzu(e)? Haurdunaldi, edoskitzaro, haurtzaro edota zahartzaroan elikatzeko gomendioak emango dizkizugu eta horietan oinarritutako plan nutrizional pertsonalizatua prestatuko dizugu.