FISIOTERAPIA eta erREHABILITAzioa

FISIOTERAPIA hitza bi greziar hitzen elkarketatik sortzen da: “Physis” (natura) eta “therapeia” (tratamendua).

Fisioterapia sendatzeko teknika bat da, elementu naturaletara (argia, ura…) eta/edo ekintza mekanikoetara (masaje bat, mobilizazioak…) jotzen duena, eta, beharrezkoa balitz, teknologiaren bidezko tratamenduarekin batera (tekarterapia, K-Laser) proposatutako helburua lortzeko. Oso talde kualifikatua eta profesionala gara, hainbat espezialitate dituena fisioterapiaren barruan, eta tratamendu pertsonalizatuak profesionalen talde lanean egiten ditugu.

Fisioterapia orokorra

  • Traumatologia: kontrakturak, bihurrituak, luxazioak, hausturak…
  • Erreumatologia: artrosia, artritisa…
  • Geriatria: gaixotasun osteomuskular degeneratiboak, inmobilizazio luzeak…
  • Kirurgiak: ebakuntza aurreko prestakuntza eta ebakuntza ondorengo errekuperazioa.

Fisioterapia perineala: gernu-inkontinentziak, errepikapen-zistitisa, baginismoa, idorreria…

Kirol-fisioterapia: lesioak prebenitzea, lesioak sendatzea eta errendimendu fisikoa eta kirol-errendimendua hobetzea, kirolariaren errekuperazioa…

TEKARTERAPIA - INDIBATERAPIA​

Terapia modu berri bat da, prozesu natural konpontzaile eta antiinflamatorioak kanpotik energia erradiatzailerik proiektatu gabe erreaktibatzen dituena, barrutik aktibatu eta eragiten duena.

TECAR: “Transferimento Energético Capacitivo e Resistivo”. Tekarterapia ehunak sakontasunean estimulatzen dituen eta horien barnealdea aktibatzen duen teknologia batek lagundutako eskuzko terapia bat da.

Efektu biologiko hori aplikazio-eremuan soilik garatzen da, eta tratamenduaren esku-hartzea ehun mota jakin batean kontzentratzen dugu; horregatik, oso zehatzak gara saio bakoitzean.

Lortzen ditugun ondorioak:

• Mina gutxitzea eta/edo kentzea • Edema murriztea • Ehunen birsorkuntza naturala bizkortzea • Azkar mobilizatzea • Errekuperazio-denbora murriztea • Eguneroko bizitzara ahalik eta lasterren itzultzea • Azkar eta ahalik eta baldintza onenetan itzuli kirol berera eta maila berean • …

Zein kasutan aplikatzen da tekarterapia arrakastaz?

• Kirol-lesioak • Kirurgiaren osteko errehabilitazio-programak: artroprotesiak, orbainak… • Hausturak • Rakialgiak • Gaixotasun autoimmuneen artropatiak • Mialgiak • Artikulazio-defizitak • koadro degeneratiboak • …

Bere eraginkortasuna sinestezina honako hauen errekuperazioan:

• Zaintiratuak • Lesio tendinosoak • Tendinitisa eta bursitisa • Giharretako lesioak: zuntzen haustura… • Hezurretako eta ligamentuetako traumak • Arazo osteo-artikular akutu eta kronikoak • Askotariko etiologiako artralgia kronikoak • Hainbat osteoporosi mota sendatzeko ere erabiltzen da. • Lesio traumatiko akutuak • Protesiak, sintesiak • Orbain atrofikoak • …

PATOLOGIAK

Sorbaldako patologiak: • “Mangitu errotadoreen sindromea” • Kapsulitis erretraktila • Sindrome subakromiala • Sorbaldako artikulazio inguruko kaltzifikazioak

Ukondoaren patologiak: • Epikondilitisa (“tenis-ukondoa”) • Epitrocleitisa (“golf-ukondoa”)

Eskumuturreko patologiak: • Estiloide erradiala • Karpoko tunela • Rizartrosia • Tendinitisa

Tekarterapia iraultza bat da fisioterapian:

"Tekarterapia ez da makina soil bat, teknika bat baizik" "Terapiaren eraginkortasuna handitzen du, errehabilitazioaren denbora murrizten du" "TECAR sistemak betirako aldatzen ditu errehabilitazio-terapiaren denborak, moduak eta kalitatea" “Tratamentu tradizionala askoz ere mingarriagoa izaten da tekarterapiako tratamendua baino” "Kirolean aurrerapausu handi bat izan da, errekuperazio azkarrak eta bikainak lortuz, eta maila berean itzuli ahal izanda kirolera denbora errekorrean eta gaixoberritzerik gabe"


k-Laser

Laser-terapia edo fotobiomodulazioa tratamendu ez-inbaditzaile, seguru eta eraginkorra da, eta argi uhin luzera espezifikoak erabiltzen dira mina arintzeko, inflamazioa murrizteko eta zauriak orbaintzea eta ehun bigunak sendatzea estimulatzeko.

Prozesu horretan, laser-argi infragorriak zelula-mailan elkarreragiten du, eta kaltetutako ehunak birsortzea ahalbidetzen du. Teknika honen bidez, zirkulazioa handitzea eta kaltetutako eremura ur, oxigeno eta elikagai gehiago ekartzea lortzen dugu. Horrela, inflamazioa, muskulu-espasmoak, zurruntasuna eta mina murrizten dituen sendatze-ingurune ezin hobea sortzen da. Kaltetutako zonak normaltasuna berreskuratzen duen heinean, mina arintzen da eta funtzioa berrezartzen da.


R.P.G. - S.G.A.

“Reeducación Postural Global” (R.P.G.) Philippe Souchard fisioterapeuta frantziarrak garatutako fisioterapia-metodo berritzailea da. Fisioterapia-metodo leun, progresibo eta aktiboa da, adin guztietan aplika daitekeena, betiere pertsona bakoitzaren gaitasuna errespetatuz. Terapia pertsonalizatua da, gizabanakoa bere osotasunean ikusten duena, arazoaren kausaren bila. Fisioterapeutak gidatutako eta zuzendutako jarrera aktibo batzuk egitean datza, arnasketari, artikulazioen zaintzari eta muskulaturari etengabe erreparatuz. R.P.G. prebentzio-teknika bat izateaz gain, etorkizunean berriro gaixotzea edo lesio berriak sortzea saihesten du.

S.G.A. edo “Stretching Global Activo”, R.P.G. bezala, luzatze-jarrera globaletan oinarritutako gorputz-zuzenketa bat da. Taldean zein banaka egin daiteke, honako onura hauek lortuz:

  • Egonkortasuna areagotzen du
  • Jarrera zuzendu
  • Lesioak prebenitzen ditu
  • Kirol-errendimendua hobetzen du
  • “R.P.G.”-ren tratamendu terapeutikoaren ondorioak mantentzen ditu.

Drainatze linfatikoa

Eskuzko drainatze linfatikoa gorputzeko gune konkretu batzutan masaje leunak aplikatzean datza, linfaren eta sistema linfatikoaren zirkulazioa hobetzeko helburuarekin. Teknika honen bidez, hodi-linfatikoen kontrakzio automatikoa hobetzea lortzen dugu, edemak eta linfaren zirkulazio txarraren ondoriozko beste alterazio batzuk hobetzen lagunduz.