metodo hipopresiboa

"Gimnasia Hipopresiboa Marcel Caufriez-ek sortutako Metodo Hipopresiboaren zati bat da. Ni, Saioa Etxabarri, ohore handiz bere irakasle-taldeko partaide naiz, beste fisioterapeuta batzuen, emaginen… irakasle gisa. "
saioa etxabarri mujika
Osteopata eta fisioterapeuta

Gimnasia hau jarrera-ariketetan oinarritzen da. Definizio horrek bi zentzu ditu: batetik, jarrera jakin bat mantentzen da denbora jakin batean, eta, bestetik, jarrera oro har aldatzen du, hau da, jarrera-eskema. Gimnasia Abdominal Hipopresiboa Marcel Caufriez doktoreak erditze osteko esparruan sortu zuen, sabelaldeko gerriko muskuluak tonifikatzeko, zoru-pelbikoari kalterik egin gabe, azken hori tonifikatzera ere iritsiz. Horrela, gernu-inkontinentzia, organo “prolapsoen” jaitsiera, herniak eta bestelako jarrera-disfuntzioak prebenitzen eta/edo hobetzen dira.

Denborarekin eta Caufriezek egindako ikerketa zientifiko askoren bidez, erditze osteko esparruan aurretik aipatutakoak baino askoz onura gehiago daudela frogatu da. Horiek gizonetan zein emakumeetan izan daitezke, baita hainbat arlotan ere:

  1. Gerriaren perimetroa gutxitzea.
  2. Jarrera hobetzea.
  3. Hanken eta pelbisaren drainatze baskularra.
  4. Gorputzaren muskulu-tonu orokorra normalizatzea.
  5. Lesioen prebentzioa.
  6. Arnasteko gaitasuna hobetzea.
  7. Teknika terapeutikoei lotutako programa hipopresibo jakin batzuekin odol-parametroak hobetu daitezke (HTO, HB…).

Onura horiekin guztiekin hobekuntzak lortzen ditugu maila askotan: erditze ondorenean, kirol-errendimenduan, esparru emozionalean, baita sexualean ere... Metodo honek pertsona eta organismoa bere osotasunean hartzen ditu eta horrela maila guztietan hobekuntzak lortzen ditugu. Egokiena balorazio terapeutiko globala egitea da, organismoa orekatzea lortzeko gimnasia abdominal hipopresiboa egiteaz gain, tratamendu edota aholku osagarriren bat beharrezkoa den ikusteko.

 

KLASEAK FELSINEEKO GIMNASIOAN EMANGO DIRA