AMATASUNERAKO ETA AITATASUNERAKO
PRESTAKUNTZA OBSTETRIKO OROKORRA

Amatasunerako eta aitatasunerako prestatzearen helburu nagusia da, lehenik eta behin, bikotekideari edo ama ezkongabearen egoerari laguntzea organismoa orekatzen haurdunaldi baterako; gero, haurdunaldian laguntzea, eta haurra jaiotzeko prestatzea (erditzea modu naturalean erraztuz), erditze ondoko egoera fisikoa eta emozionala normalizatzeko.
saioa etxabarri mujika
Osteopata eta fisioterapeuta

Gaur egun, zientifikoki, jaiotzarako prestakuntza eta gorputza prestatzea ernalketa baino lehen hastea gomendatzen da. Gaur egun, oro har, egoera ideal horretatik urrun gauden arren, argi dago haurraren garapen emozionalean eta intelektualean dauden arazoak eta amaren eta haurren arazoak nabarmen txikiagoak izango liratekeela.

Haurdunaldian, amatasun eta aitatasunerako prestakuntzan, bakarkako eta taldekako saioak egiten ditugu eta bakoitzaren egoerara egokitzen gara beti. Gainera, prestaketari buruzko informazio guztia biltzen duen liburuxka oso bat ematen dugu. Honako hau egiten dugu :

1.

Lehenik eta behin, historia klinikoa eta emakumearen balorazio osoa egiteko lehen bisita egiten dugu, eta kasu bakoitzean behar diren aholkuak ematen.

2.

Masaje perineala eta Epi-no-ko banakako saioak egiten ditugu fisioterapeuta espezializatuarekin, haurdunaldi eta erditze-prozesurako perinea prestatuz: elastikotasuna, tonua eta indarra hobetuz eta, horrela, erditze ondokoa hobeto errekuperatzen dela bermatuz. Bikote edo ama ezkongabe bakoitzari masaje perineala ere irakasten diogu, haurdunaldiaren azken hilabeteetan etxean egin dezaten.

3.

Talde-saioak egiten ditugu, eta honako alderdi hauek lantzen ditugu (emakume batek edo bikote batek ezin badu talde-saioetara etorri, banaka egiten dugu, baina talde-lana gomendatzen dugu, oso positiboa baita prozesu hau partekatzea):

a) Haurdunaldian emakumearen gorputza eta pelbisa prestatzeko gimnasia aproposa egiten dugu.
b) Programa aerobikoen bidez ehunen oxigenazioa nola erraztu irakasten dugu.
c) Fetuaren jaitsiera errazteko jarrerak erakutsiko ditugu.
d) Umetoki-kontrakzioak fase desberdinetan nola erraztu irakasten dugu.
e) Irakatsi eta praktikatu egiten ditugu: minaren aurkako teknikak, arnasketa-teknikak, erlaxazio-teknikak, hipnosi positiboa…
f) Biondantza eta soinu-meditazioa bezalako eskolak egiten ditugu profesional adituekin, gure gorputzaren eta haurtxoaren izaerarekin konektatzeko…
g) Hitzaldi teorikoak egiten ditugu haurdunaldiari, erditzeari eta erditze ondokoari buruz ahalik eta informazio gehien eta onena emanez: elikadura, umetokia...
h) Bikote-eskolak egiten ditugu haurra jaiotzen den egun handian bikotea emaginarekin batera "talde bat" izan dadin eta laguntzaileari haurdunaldian eta erditzean emakumeari nola lagundu irakasten diogu.
i) Emagin-eskola egiten dugu emagin batekin, edoskitzeari eta haurtxoaren zaintzari buruz.
j) Amatasuna eta aitatasunaren prestakuntza “pack” honetan erditze osteko balorazioa ere sartzen da.

Naces Metodoa

Naces metodoa, haurdunaldi zein erditze garaian kontzientzia positiboa lantzen den metodoa bat da. Teknika emozional eta mental batzuk daude, kontzienteki eta inkontzienteki landuak, emakumeari haurdunaldiaren prozesuaz gozatzen haurra jaiotzen denerako prestatzen laguntzen diotenak.Esther Navarrok sortu zuen Naces metodoa, eta psikologia, sexologia, hipnosi terapeutikoa, programazio neurolinguistikoko teknikak (PNL) eta psikoneuroinmunologia uztartzetik sortu da.

Naces Metodoak lagun diezazuke:

  • Zure gorputzaren jakinduriarekiko konfiantza berreskuratzea.
  • Zure haurrarekiko komunikazioa handitzea, taldean lan eginez.
  • Bikotekidearekiko konplizitatea indartzea.
  • Eta, bereziki, zure pentsamentu-emozioen eta haurraren jaiotzarako erantzun fisiologiko aproposenaren arteko koherentzia lortzen lagunduko dizu Naces metodoak.

Erditze osteko balorazioa emakumearen organismoaren azterketa global eta sakon batean datza: jarrera, abdomena, perineoa, sistema emozionala, sexualitatea… Balorazio hori amatasuna eta aitatasunaren prestakuntza “pack”-aren barruan sartzen da, baina prestakuntza hori egin ez duen emakume batek ere egin dezake. 

Errekuperazioa oso garrantzitsua da, ez dago zertan sintomarik izan, hau da, arazorik ez badago ere, gorputza ondo errekuperatzea gomendatzen da.Lehenik eta behin, organismoak bere errekuperazio fisiologikoa eta naturala dauka, baina ez da nahikoa izaten, horregatik, errekuperazioa Gimnasia Abdominal Hipopresiboaren bidez (G.A.H.) eta, beharrezkoa balitz, errehabilitazio uroginekologikoaren barruan hainbat teknika aplikatuz egiten dugu. Disfuntzioen eta/edo lesioen kasuan, hala nola, gernu-inkontinentzia, inkontinentzia fekala, larrialdi mikzionala, sexu-harremanetako mina, orbain mingarriak eta/edo atxikidurak, orgasmora iristeko arazoak, idorreria distala… errehabilitazio uroginekologikoa egiten dugu kasu bakoitzerako teknika egokiak aplikatuz, beti ere organismoa bere osotasunean ikusiz.